Industrializazioa
Eraikuntza industrializatuak plangintzapeko prozesu emankor eta digital bihurtzen du eraikuntza. Eraiki HUBek eredu hori bultzatzen du 4.0 eraikuntzaren bidez, balioa bera fabrikara (off-site) eramateko eta, horrela, fabrikazio aurreratuaren bitartez, zehaztasuna, trazabilitatea zein irtenbide eskalagarriak bermatzeko.
EREDU-ALDAKETA
Obrako eraikuntzatik fabrikazio industrialera
Aldaketa ez da gehikuntzazkoa, egiturazkoa baizik.
Eredu tradizionalean, prozesu gehienak obrakoak dira, baldintza klimatikoen inguruko menpetasun handia dago, azpikontratazio ugari egiten dira eta, koordinazioa konplexua denez, ziurgabetasuna sortzen da
epeei nahiz kostuei dagokienez.
Industrializazioak konplexutasun hori darama diseinuaren etapa goiztiarretara
eta kontrolpeko ekoizpen-inguruneetara. Hori dela eta, honako hauxe du xede:
Eredu tradizionalean, prozesu gehienak obrakoak dira, baldintza klimatikoen inguruko menpetasun handia dago, azpikontratazio ugari egiten dira eta, koordinazioa konplexua denez, ziurgabetasuna sortzen da
epeei nahiz kostuei dagokienez.
Industrializazioak konplexutasun hori darama diseinuaren etapa goiztiarretara
eta kontrolpeko ekoizpen-inguruneetara. Hori dela eta, honako hauxe du xede:
Hasieratik garatutako diseinu integratua (BIM eta elkarlaneko plangintza)
Horri esker, lehenengo etapetatik eragile guztiek elkarrekin lan egiten dute eredu digital partekatuan, epeak, kostuak eta koordinazioa optimizatzeko.
Estandarizazioa eta sistemen arteko bateragarritasuna
Bermatu egiten dute ekipamenduek eta plataformek modu integratuan lan egiten dutela irizpide bateratuen arabera, erroreak murrizteko eta eraginkortasuna hobetzeko.
Lantegian kontrolpeko baldintzetan egindako ekoizpena
Fabrikatutako osagaiak zehaztasun eta kalitate handiagokoak direnez, hondakinak, betearazpen-epealdiak eta obrako arriskuak murrizten dira.
Obran bertan muntatzea, artisauen erara in situ betearazi beharrean
Horri esker, aurretiaz fabrikatutako osagaiak muntatzen direnez, epeak arintzen dira, zehaztasuna hobetzen da eta erroreak zein hondakinak murrizten dira.
Egunean egon eraikuntza industrializatuan
Azken berritasunak, Etxebizitza Industrializatuaren Ziurtagiriaren mugarriak eta Euskadiko 4.0 eraikuntzaren norabidea zehazten duten aurrerapen teknologikoak arakatu. Bete-betean eraldatzen ari den sektoreari buruzko azken albisteen berri eduki.
Abantailak
1
Ekoizpenaren eraginkortasuna
Estandarizazioak eta elkarreragingarritasunak erroreak, konponketak eta epealdi antzuak murrizten dituzte. Off-siteak honako honexetarako aukera ematen du:
- Eskura emateko epeak %50 ere laburtzea.
- Desbideraketa ekonomikoak gutxitzea eta eragiketen gainkostuak desagerraraztea.
- Plangintza eta ziurtasun finantzarioa hobetzea.
2
Bermatutako kalitatea
Eraikina estandar errepikagarrien arabera ekoizten da, ez obrako baldintza aldagarrien arabera. Fabrikazio industrialak honako hauxe bermatzen du:
- Zehaztasun dimentsional handiagoa.
- Kalitatearen kontrol sistematikoa.
- Diseinuan oinarritutako integrazio teknologiko
3
Jasangarritasuna
El modelo permite avanzar hacia una construcción baja en emisiones, alineada con los objetivos climáticos europeos.
- Reducción de residuos en obra.
- Optimización del uso de materiales.
- Menor consumo energético asociado a tiempos de ejecución más cortos.
- Mayor capacidad de medir y monitorizar el impacto ambiental con herramientas digitales.