Eraikuntza ekosistema industrial aurreratu bihurtzen.

ERAIKI HUB – Euskadiko Eraikuntza Industrializatuaren Azeleratzailea azpiegitura estrategikoa da, eta Euskadiko eraikuntzaren sektorearen eraldaketa azkartzea dauka helburu, ekoizpen-ereduaren egiturazko aldaketa sustatzeko eta lehiakortasunaren, jasangarritasunaren eta eraginkortasunaren gaur egungo erronketara egokitzeko.

Nork bultzatzen duen Eraikihub

Etorkizuna eraikitzeko industria

Kalitateko etxebizitza jasangarri eta eskuragarriaren eskariari erantzuna emateko, nola lan egiten dugun bilakatu beharra dago. ERAIKI HUBEK eraldaketa hori bultzatzea dauka xede.

Zer eginkizun betetzen duen

Ekoizpen-ereduaren aldaketaren sustatzailea da, eskaria erakartzeko eta Etxebizitza Industrializatuaren Ziurtagiriaren bidez kalitate teknikoa bermatzeko. Bere lanak honako hauxe du helburu: inbertsioa suspertzea, profil profesional berriak gaitzea eta industrializazioa areagotzeko administrazio-prozedurak arintzea.

Zergatik sortu den

Lehiakortasunaren, jasangarritasunaren eta eraginkortasunaren gaur egungo erronkei erantzuna ematea dauka xede nagusi, eredu tradizionalak ezin dielako aurre egin. Sortzean, zehaztasun handiko etxebizitza-eskaintza bermatzen da, epeen zein kostuen ziurgabetasuna murrizten da eta Euskadi erreferente moduan lekuratzen da eraikuntzan ezarritako fabrikazio aurreratuan.

Erronka

Betearazpena, eragina eta posizionamendua.

Eraikuntza tradizionalaren eredua bere egiturazko mugara iritsi da. Gaur egungo testuinguruan, belaunaldi-txandaketarik ez dagoenez, larrialdi klimatikoa dugunez eta produktibitatea geldituta dagoenez, ezin dio artisau-prozesuen bidez erantzun etxebizitza eskuragarri eta jasangarriaren eskaera sozialari.

Gaur egungo erronka

Eraikuntzaren sektorea egiturazko mugara iritsi denez, berehalako erantzuna eman beharra dago:

  • Gelditutako produktibitatea: epeetan eta kostuetan
    oso ziurgabeak diren artisau-prozesuak.
  • Txandaketarik eza: sektorea profesionalizatzeko
    eta talentu gaztea erakartzeko premiazko beharrizana.
  • Krisi klimatikoa: irtenbide deskarbonizatuak eta
    benetako eraginkortasun energetikoa eskatu behar dira.

Gure erantzuna: Eraiki HUB

Gure azeleratzaileak eraikuntzaren bihotza darama aldamiotik fabrikara:

  • Zehaztasun industriala: bat-batekotasunaren ordez, kontrolatutako prozesu digitalak garatzen ditugu.
  • Eskalagarritasuna: proiektu bakoitza aurreikusi daitezkeen irtenbideen sistema bihurtzen dugu.
  • Eragin soziala: kalitate handiko etxebizitza jasangarria eskuratzeko aukera bermatzen dugu.
Gehiago eraikitzea ez ezik, hobeto fabrikatzea ere bada helburua.

Egunean egon eraikuntza industrializatuan

Azken berritasunak, Etxebizitza Industrializatuaren Ziurtagiriaren mugarriak eta Euskadiko 4.0 eraikuntzaren norabidea zehazten duten aurrerapen teknologikoak arakatu. Bete-betean eraldatzen ari den sektoreari buruzko azken albisteen berri eduki.

HUBA erantzun moduan

GAUR EGUNGO ERREALITATEA

Sektore zatitua

Orain arte, eraikuntzan, oso aurresangarria ez zen eredua eta eragileen arteko loturarik eza ziren nagusi.
  • Eragiketen ziurgabetasuna: prozesuak isolatuak direnez, zaila da kostuak eta epeak kontrolatzea
  • Deskonexio estrategikoa: ez dago gaitasun teknologikoaren eta etxebizitza-eskaeraren arteko zubi sendorik.
  • Eskala mugatua: zaila da benetako industrializazioa sustatzeko moduko irtenbideak estandarizatzea.
GAUR EGUNGO ERREALITATEA

Arkitektura estrategikoa

Eraiki HUB koordinaziorako organoa da, eta sektorea bateratzen du egiturazko hiru ardatzen bidez:

Eskariaren erakarpena

Etxebizitza publikoaren premiak bateratzen ditugu tokian tokiko industriaren gaitasunarekin.

Berme teknikoa (Etxebizitza Industrializatuaren Ziurtagiria)

Kalitatearen eta bateragarritasunaren estandarrak zehazten ditugu, eredua eskalagarria izan dadin.

Berrikuntzarako ekosistema

Instituzioak, zentro teknologikoak eta enpresak jartzen ditugu harremanetan, 4.0 eraikuntza helburu daukan ibilbide-orri bateratuan.

Etxebizitza Industrializatuaren Ziurtagiria

Eraiki HUBEK bultzatutako Etxebizitza Industrializatuaren Ziurtagiria (Etxebizitza Industrializatuaren Ziurtagiria) prozesu industrializatuen elkarreragingarritasuna eta kalitatea balioztatzen dituen ziurtagiri teknikoa da. Ikurra barik, trazabilitatearen abala da, erosketa publikoa sektorearen aldaketaren sustatzaile moduan sendotzeko.

Aurreikusitako eragina

%50

Epe laburragoa, ziurtasun handiagoa

Betearazteko eta izapidetzeko epe laburragoak (Fast Tracka), fabrikaren abiadura etxebizitza eskura emateko prozesura ere iritsi dadin.
5

Sustapenek Etxebizitza Industrializatuaren Ziurtagiria izango dute

Gutxienez 5 sustapenek ziurtagiria izango dute 2028an. Estandar tekniko horrek konfiantza ematen du, eta finantzaketarako zein aseguramendurako arriskua murrizten du.
100+

Profesional prestatu

DfMAko, BIMeko eta off-site muntaketako profil berriak, Euskadin 4.0 eraikuntza bultzatzeko eta sektorearen gaitasun industriala indartzeko.
5-10

Urteko eskari publiko egonkorra

Epe ertainera aurreikusi daitekeen proiektu-zorroa, inbertsio pribatua, ekoizpen-gaitasun berriak eta eredu industrializatuaren ezarpen handiagoa suspertzeko.
25+

Enpresa sare aktiboan

HUBaren ekosistema egituratzen duen enpresa-oinarri aktiboa, gaitasunak txertatzen eta proiektuen garapena eta bilakaera errazten dituena.

Ibilbide-orria

2026ko Ibilbide Orriak HUBAREN ikuspegia darama industrializazioa egiturazko politika moduan sendotzen duten mugarri zehatz eta neurgarrietara.

Nazioarteko posizionamendua

2026ko REBUILDEN, eraikuntza industrializatuaren euskal eredua erakusleiho estrategiko moduan aurkeztea, inbertsioa, talentua zein aliantzak erakartzeko eta Euskadi sektoreko erreferente europar moduan lekuratzeko.

Etxebizitza Industrializatuaren Ziurtagiriaren hedapena

Honako hauxe helburu duen ziurtagiri ofiziala ezartzea: etxebizitza industrializatua estandarizatzea; kalitatea, jasangarritasuna eta azkartasuna bermatzea; eta segurtasun juridiko zein finantzarioa eskaintzea, inbertsioa eta proiektuen finantzaketa errazteko.

Prestakuntza Plan Integrala

Prestakuntza-programa berriak garatzea Euskadiko Lanbide Heziketaren laguntzaz, XXI. mendeko eraikuntzako profil profesionalak sortzeko, bertan gazteei zein emakumeei lehentasun berezia emateko eta prestatuago dagoen sektore inklusiboagoa nahiz digitalizatuagoa bultzatzeko.

Arintasun administratiboa ("Fast Track" digitala)

Lizentziak eta baimenak bizkortzeko lehentasunezko prozesu digitalak inplementatzea, fabrikan lortutako eraginkortasunaren ondorioz herritarrari azkarrago emango zaiola ziurtatuz.